XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bideozaintza eta Askatasunen Batzordea sortuko da Lege Organikoan dauden printzipioen arabera; eta bideokamera finkoak instalatzeko eta bideokamera eramangarriak erabiltzeko baimenen erregimena garatuko da.

Abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoak, bestalde, gehigarrizko zortzigarren xedapenean erregimen berezia aurreikusten du trafikoaren eta bide segurtasunaren erregulazio, kontrol eta disziplina lanetan bideokamerak eta irudien grabaketarako beste tresna batzuk erabiltzeko; erregimen hori, ordea, Segurtasuneko Indarrek eta Kidegoek toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko printzipioen esparru berean sartu da, kontuan izanik gure Antolamenduaren arabera segurtasun indarren eginkizuna dela trafikoa eta bide segurtasuna zaindu, erregulatu eta kontrolatzea, eta bai bide publikoetan babesa eta laguntza ematea ere.

Ildo horretan, Lege Organikoak ez du trafikoa bera arautu, poliziak trafikoa antolatzeko eskura dituen bitarteko teknikoen erabilera baizik.

Alabaina, arlo horretan ezar daitekeen erregimena Lege Organikoan dagoen erregimen orokorretik bereiztu beharra dago, grabatzeko tresnak zernolako ingurunean erabiltzen diren aintzat hartuz gero: alde batetik filmagaiaren berezitasuna, zeren bide eta errepideen erabilerak berez badu arriskua, motoredun ibilgailuak gidatzeak dakarrena; bestetik, horrelako tresnak bide-sareko trafikoa antolatzeko helburuarekin erabiltzeak eragin txikia izatea norbanakoen eremu pribatuetan.

Aurrekoa gora-behera, Lege Organikoak aurreikusten duenez, erabilera hori berak ezarritako erabilpen printzipioen esparruan gauzatu behar da. Printzipio horien funtsa Legearen 6. atalean dago.

Euskal Herriko Autonomia Erkidegoari dagokio trafikoa zaintzeko polizi eginkizunak betetzea eta trafikoaren eta bide segurtasunaren arloko Estatuko legeria betearaztea.

Horregatik beharrezkoa da dekretu honetan Lege Organikoaren aurreikuspenak gauzatzeko modua ezartzea, erkidegoaren eskumenen eremuan, trafikoa eta bide segurtasuna zaintzeko helburuarekin grabazio tresnak erabiltzeari dagokionez.

Aurreikuspen hori dekretu honen gehigarrizko hirugarren xedapenean dago.

Ondorioz, Estatu Kontseiluarekin bat etorriz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzak 1998ko uztailaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe XEDATU DUT:

I. ATALBURUA. XEDAPEN OROKORRAK

1. atala.- Xedea.